Skateboard
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Skateboarda edo skate ohola, garai batean santxeski ere deitua, ohol luzanga bat da, gurpil txikiak dituena, gainean jarritako pertsona batek oinaz bultzaturik, lurzoru leunetan ibiltzeko eta skateboarding izeneko jolas eta kirolean aritzeko erabiltzen dena .

Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen aitzindari skateboarda zabaltzen 1960ko hamarkadaren hondarrean, hainbat hiritan skateboarding-erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoitzitako oholak merkaturatuz. Eskiak egiten zituen Irungo enpresa hark Sánchez-ski izenen batura egin zuen.
1970eko hamarkadan, Euskal Herrian sortu ziren beste modelo batzuk, Zutik Nai izenekoak, Skider, Amaya eta Eibarko GAC enpresak egindako Moby Boardak izan ziren[1]. Halaber, monopatina esaten zitzaien gailuoi XX. mendean Hego Euskal Herrian.
Sancheski skateboard edo monopatina.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
