Pazko-opil

Espainiako postrea From Wikipedia, the free encyclopedia

Pazko-opil
Remove ads

Pazko-opila ogi edo opil berezi bat da, amabitxiak edo aitabitxiak Pazkoz besoetakoari oparitzen diona. Eskualdearen arabera, itxura ugari ditu, nahiz eta gehienetan hiruki itxurakoa eta barnean arrautza oso bat ala gehiago eduki.

Thumb
Bedoñan egindako karapaixoa (Debagoienan).

Izenak

Askotariko izenak ditu:

Remove ads

Opila

Baserriko ogiaren ore bera eramaten du baina barnean arrautzak eta txorizoak sartzen zaizkio. Ogiak hiruki itxura izaten du, Hirutasuna oroitaraziz[6]. Labean sartzen da ondoren eta bertan arrautza egosten da eta txorizoa egiten. Txorizo eta arrautza kopurua alda daiteke[7].

Azken urteotan era berriak ere egiten hasi dira, arrautzen ordez sagarra erabiliz, adibidez. Haurrentzako litxarreriazko karapaixo gozoak ere egiten dira, brioxa-opilarekin eta txokolatezko arrautzekin. San Marko opil bezala prestatzen denean bizkotxo orea izaten du eta mota ezberdinetako arrautza koloretsu eta lumekin apaintzen da.

Remove ads

Ohitura

Durangaldean mokotsa edo morkotsa esaten zaio eta Pazkoan oparitzen da. Horren ezaugarri bereziena opilaren erdian eramaten duen arrautza egosia da.

Debagoienan (Gipuzkoako mendebaldean) eta Aramaion (Araba) karapaixo edo garipaua izenarekin ezagutzen da eta Garizuma garaian izaten da. Arrautza egosiaz gain, txorizoak ere edikitzen ditu barnean. Amabitxi edo aitabitxiak urtero oparitzen dio besoetakoari, ezkontzen den arte[8].

Gipuzkoako ekialdean, Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irunen bereziki oso errotua dagoen ohitura da, San Marko jaiarekin lotu dena eta horregatik San Marko opil deitzen zaio bertan. Opil gozoak izaten dira, etxean prestatuak edo gozotegietan erosiak, amabitxiek besoetakoei oparitzeko.[9][10]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads