Busturia

Bizkaiko udalerri From Wikipedia, the free encyclopedia

Busturiamap
Remove ads

Busturia[5] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dago. Eskualdeko herri jendetsuenetan laugarrena da (biztanle gehiago dituzte Bermeok, Gernika-Lumok eta Mundakak). 19,56 kilometro koadro dauzka, guztiak Urdaibaiko Biosfera Erreserban. 2016. urtean 1.652 biztanle zituen.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Thumb
Busturiko Altamira auzoa Madariaga dorretxetik
Thumb
Busturiko Axpe auzoa 1950 inguruan; ziur aski 1954ko zezeilean.
Thumb
Abiña 1950 baino lehen.
Remove ads

Izena

Gogoratu behar da Busturia izenaren amaierako –a artikulua dela. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Busturia, Busturiarekin, Busturian..., baina Busturiko, Busturitik, Busturira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Busturi maitea, Busturi osoan, Gure Busturi hau...[5]

Ez da jakina zehatz Busturiaren etimologia-jatorria zein den. Koldo Mitxelenaren iritziz, Busturia bost uritik dator. Bost uri horiek Busturia osatzen duten bost auzoak lirateke. Horietatik lau daude oraindik, eta nortasun berezia dute: Axpe, San Bartolome, San Kristobal eta Altamira. Hala ere, ez da ezaguna ziur bosgarren auzoa zein den; Joseba Agirreazkuenagak dioenez, Paresi izan liteke.

Maria Victoria de Gondra y Oraa bat dator hipotesi horrekin. Izan ere, Axpeko Santa Maria eliz-parrokian, portadako tinpanoan dagoen armarriak kuartel bi ditu: lehenengoan gaztelu bat dago, gainean bost zuhaitz eta azpian zaldi biren buruak; bigarrenean, herri bateko etxeak edo elizak ageri dira; eta, horrez gainera, bost zuhaitz eta garezur bat daude. Zuhaitzak elizatearen eta merindade osoaren sorburua diren bost hiriei ei dagozkie.

Maria Victoria de Gondra y Oraak laugarren hipotesi bat aipatzen du. Hain zuzen, hipotesi hori Lidak egindako azalpena da, bost errekatxoren gainekoa: merindade osoa zeharkatzen dute, inguruko mendietatik jaitsita (Solluberen inguruan dauden Parezi, Mape, Zelendiaga, Matzarre eta Baldatika mendietatik) eta itsasorantz doaz. Azalpen horri jarraituta, elizatearen izena merindadearen izenetik letorke. Lehenengo hipotesiaren arabera, ostera, merindadearen izena elizatearen izenetik letorke.

Remove ads

Geografia

Udalerri mugakideak

Auzoak

Busturiak sei auzo dauzka: Abiña, Altamira, Axpe, San Bartolome, Paresi eta San Kristobal. Hala ere, demografiaren ikuspuntutik bi entitate bereizten dira: Altamira-San Kristobal eta Axpe-San Bartolome-Abiña.

Historia

Lehenengo historiaurreko erreferentziak

Arkeologiak egin dituen aurkikuntzek egiaztatzen dute historiaurreko arbasoak bizi izan zirela Busturia elizateak hartzen dituen lurretan. Busturian, Moruzillo koba dago Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zuena, 1924an. Haren sarrera lur pribatuetan dago, eta mendi barrura sartzen da, kareharrizko haitz urgondar baten azpitik. Ahoa triangelu itxurakoa da, eta 3,25 metro zabal eta 1,85 metro garai da. Jose Miguel Barandiaranek suharri batzuk topatu zituen bertan, landutakoak ziren, eta lekua Mesolitiko-Neolitiko aztarnategitzat hartu zuen. San Bartolome auzoan, Sorbituagako monolitoa dago, zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta haren neurriak hauek dira: 2,12 m. garai, 0,92 m. zabal eta, gehienez, 0,25 m. lodi. Goiko aldean eta albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu. Parezi auzoan, berriz, Burdin Aroko aztarna batzuk topatu dituzte, beharbada, Kristo Aurreko II. mendearen ingurukoak direnak.

Lehenengo erreferentzia dokumentalak

Busturiaren gaineko lehen agiriak XI. mendekoak dira. Iñigo Lopez eta Toda andreak —Bizkaiko jaun-andreak— Axpeko Santa Maria monasterioa dohaintzan eman zioten Garcia jaunari —euren laguna eta Arabako apezpikua zenari—, 1051ko urtarrilaren 30ean. Geroago, 1070. urtean, berriz, dohaintzan eman zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari Madariagako jauregia bere lur eta landatze guztiekin, Sancho Iñiguez euren semearen arimaren otoitzean.

Demografia

Informazio gehiago Busturiko biztanleria ...

Euskara

Busturiako Elisa Kalzada[6] hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Busturiako euskara mendebaldeko euskararen barnean kokatzen da, Bustirialdeko euskaran[7][9]. Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago, haien artean Bermeo, zeina UEMAko kidea den.

Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).

Remove ads

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Busturiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Aitor Aretxaga Telletxea.

Busturiako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

2015 maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
460 (% 48,78)
4 / 9
380 (% 40,08)
EH Bildu
3 / 9
293 (% 31,07)
3 / 9
320 (% 33,76)
BIT (Busturia Independiente Taldea)
1 / 9
83 (% 8,8)
2 / 9
202 (% 21,31)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Remove ads

Hedabideak

Ondasun nabarmenak [10][11]

Thumb
Axpeko Andra Mari eliza eta Busturiko udaletxea.
Thumb
Kristo Santuaren santutxoa.
Thumb
Madariaga dorretxea

Ondare erlijiosoa

  • Andra Mari eliza
  • Done Bartolome baseliza
  • Done Mikel Goiaingeruaren baseliza
  • Gurutze Santuaren baseliza eta santutxoa
  • Matategiko Santi Mami baseliza
  • Pareziko baseliza

Ondare zibila

  • Apraizbarrenengoa baserria
  • Apraizerdikoa baserria
  • Arrizuriaga Goikoa baserria
  • Mendeletxaga baserria
  • Musategi baserria
  • Olarreta baserria
  • Arbe burdinola
  • Beotegi burdinola
  • Txarabiola burdinola
  • Zeleta burdinola
  • Gordoiz dorrea
  • Madariaga dorretxea
  • Ugarene etxea
  • Txirapozu jauregia
Remove ads

Busturiar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads