Mortsel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mortselmap
Remove ads

Mortsel (nederlanderaz ahoskatua: ˈmɔrtsəl) Belgikako iparraldean dagoen hiria da, Flandriako Anberesko probintzian dagoena. 2015eko urtarrilaren 1ean 25.143 biztanle zituen. Flandriako populazio dentsitate handiena duen udalerria da, eta Belgikako bigarren handiena (Saint-Nicolasen atzetik), Brusela-Hiriburua eskualdea kenduta.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Geografia

Hiriak eremu hauek ditu: Mortsel-Dorp, Oude-God eta Luithagen. Mortselek muga egiten du ondoko udalerri hauekin: Anberes (Wilrijk, Berchem eta Deurne barrutiak), Borsbeek, Boechout, Hove, eta Edegem.

Historia

Mortselen bigarren mundu gerrako alboko kalte tragedia handienetako baten eszenatokia izan zen. 1943ko apirilaren 5ean, Aliatuek Minerva auto-faktoriaren bonbardaketa handia antolatu zuten, garai hartan Luftwaffe abioien konponketak egiteko erabiltzen zena. Helburuan huts egin eta jomuga beharrean ondoko etxebizitza eremua bonbardatu zuten. Horren ondorioz, 936 zibil hil ziren, horietatik 209 haurrak, hau da, Gernikako bonbardaketan baino hildako zibil gehiago eragin zituen, izatez, 400 hildako inguru gertatu baitziren Gernikan.[1]

Anberesen aurka jaurti zen azken V2-a Motselen erori zen ere, 27 hildako eraginez, 1945eko martxoaren 27an.

Remove ads

Ekonomia

Agfa-Gevaert enpresaren egoitza nagusia Mortselen dago. Mortsel ezaguna da bertako tipulengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads