Kura
kaukasiako ibai Bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kura edo Mtkvari[1] (georgieraz: მტკვარი, translit.: Mtkvari; azerbaijaneraz: Kür; turkieraz: Kura) Kaukasoko ibaia da. Kaukaso txikiko mendietan, ekialdeko Turkian, sortu, Georgia eta Azerbaijan zeharkatu eta Kaspiar Itsasora isurtzen da. Aspaldiko denboretan Cyrus latinezko izenez ezaguna zen.
Remove ads
Ibaiadarrak

Kuraren ibaiadar nagusia Aras ibaia da. Elkargunean (Sabirabaden) Aras ibaiaren arroa (102.000 km²) Kurarena (86.000 km²) baino zabalagoa da.
Hidrometria
Kuraren emaria Surran (ahoa baino 140 km lehenago) 55 urtez (1930-1984) neurtua izan da. Ikertutako azalerak 178.000 km² ditu, arro osoaren %84a. Emari handiena maiatzean izaten da (1067 m³/s), mendietako elurra urtzen denean, eta txikiena abuztuan (314 m³/s)
Kuraren batez besteko emariak (m³/s) Surran (Azerbaijan) neurtuak
Datuak: 1930 eta 1984 artean[2]

Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

