Multituberculata

From Wikipedia, the free encyclopedia

Multituberculata
Remove ads

Multituberculata (hortzetan dituzten tuberkulo guztien ondorioz) karraskarien antzeko ugaztun talde iraungi bat dira, 130 milioi urtez erregistro fosilean agertzen dena. Lehenengoak Jurasiko Ertainean agertu ziren, eta euren aniztasunaren une gorena Kretazeo Berantiarrean eta Paleozenoan iritsi zen. Paleozenoaren erdialdetik aurrera hasi zen euren gainbehera, eta Eozenoaren amaieran desagertu ziren[1]. Mesozoikoan ezagutzen dugun ugaztun talderik zabalena da, 200 espezie ezagunekin, sagu baten tamainatik kastore bateraino. Txoko ekologiko ugari hartzen zituzten, zuloak egiten zituztenak zeuden, baita zuhaitzetan bizi zirenak edo lurretik saltoka ibiltzen zirenak[2][3].

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpiordenak ...

Theria (martsupialak eta karenadun ugaztunak biltzen dituen taldea) edo Monotremataren arbaso moduan jarri ohi dira, baina normalagoa da Theriatik gertuago agertzea sailkapenetan[4][5]. Euharamiyida eta Gondwanatheriaren ahaide direla uste da, Allotheriaren barnean.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads