Sagu arrunt
Muridoen familiako ugaztun karraskaria. Bederatzi zentimetro inguru luze da, eta kolore gris ilunekoa. Gizakiari oso lotuta dago ekologikoki From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sagu arrunta edo etxe-sagua (Mus musculus) Muridae familiako karraskaria da, bere generoan arruntena dena[1].


Basatia denean, uztentzat kaltegarria izan da. Hala ere, egun konpainia-animalia bilakatu dute.
Remove ads
Deskribapena
Gorputza eta burua: 75-87 mm. Isatsa: 80-91 mm. Pisua: 14-20 g
Sagu arrunta edo etxe sagua da ziurrenik gure herrialdeko karraskaririk ezagunenetako bat. Bere itxura guztiontzat ezaguna da. Horregatik, bakarrik adierazten da basasaguarekin alderatuta, belarriak eta atzeko oinak proportzionalki txikiagoak direla.
Kolorea erregularki gris iluna da bizkarrean eta argiagoa sabelean, bereizketa-lerro argirik gabe; batzuetan pixka bat horiz lausotua egon daiteke. Hego isurialdeko ale batzuek bizkarra marroi argia izan dezakete azpialde zurixkarekin. Isatsa grisa dute.
Garezurra basasaguarengandik desberdina da, lehenik eta behin tamaina nabarmen txikiagoa duelako eta, bigarrenik, beheko molarrek ez dutelako kanpoko aldean kokatutako tuberkulu txikien ilararik, Apodemus generoko animaliak izaten dituzten bezala.[2]
Remove ads
Biologia eta ohiturak
Naturan, ugalketa sasoia urtarokoa da, aldi egokiak ez direnetan etenez; hala ere, eremu humanizatuetan urte osoan zehar garatu daiteke. Leku horietan, bai kume kopurua, bai ugaltze-aldia bera oso lotuta dago eskuragarri duen janariarekin.
Murido hau, gizakia bizi den eremuetan, orojalea da, bere eskura aurkitzen dituen elikagai guztiak kontsumitzen ditu. Naturan, badirudi eremu hezeetako landare batzuen zurtoin freskoak nahiago dituela.
Remove ads
Banaketa, habitata eta estatusa
Karraskari hau guztiz antropofiloa da; bere populazio garrantzitsuenak leku habitatuetan daude, zalantzarik gabe: ukuiluak, errotak, baserriak, etab. Hala ere iparraldeko isurian, baratze edo padura guneetan aurki daiteke sasoi onuragarrienetan.
Hegoaldeko isurialdean , maiz agertzen da, etxe eta kortetan, ibai eta erreken ertzetan ere nolabaiteko erregulartasunarekin agertzen da, lezka eta ihiak hazten diren lekuetan.
Munduan oso hedatuta dagoen espeziea da, nahiz eta populazio ezberdinek batzuetan aldakuntza nabarmenak izan, maila kromosomikoan zein biokimikoan. Iberiar penintsula osoan dago.
Sagu arrunta, Euskal Herri osoan banatuta dago. Leku humanizatuetan ugaria da. Askoz zailagoa da basatia aurkitzea.
Subespezieak
Adituek hiru azpiespezie onartu dituzte, gero eta gehiago ezpezie ezberdinatzat hartzen dituztenak[3]:
- Mus musculus castaneus (hego eta hego-ekialdeko Asian bizi dena)
- Mus musculus domesticus (mendebaldeko Europan, hego-mendebaldeko Asian, Amerikan, Afrikan eta Ozeanian bizi dena)
- Mus musculus musculus (ekialdeko Europan eta iparraldeko Asian bizi dena)
Duela gutxi beste bi azpiespezie onartu dituzte:
- Mus musculus bactrianus (erdialdeko Asian bizi dena)
- Mus musculus gentilulus (Arabian eta Madagaskarren bizi dena[4]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
