Naan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Naan legamia duen ogi zapal mota bat da, labe batean egosiz edo tava batean frijituz egindakoa, edo tandoori batean sartuta. Bere ezaugarriak arintasuna eta testura ahula dira, eta egoste prozesuan sortzen diren kolore marroia duten pinportak[1]. Naan-a ohikoa da Persia, Hegoaldeko Asia, Erdialdeko Asia, Hegoekialdeko Asia eta Karibeko gastronomietan[2][3].
Irin zuria erabiltzen du, normalean gariarena, legamiarekin egitura arina eta zuloz beterikoa garatzen du. Beste osagaiak ur epela, gatza, ghee (gurin klarifikatua) eta yogurra izaten dira, eta batzuetan esnea, arrautzak edo eztia ere jartzen zaio. Legamirik ezean, edo prozesua azkartu nahi bada, hauts altxagarria erebiltzen da.
Tandoorian egiten bada, naan-a bolatan zatitu eta biltzen da, ondoren lautu egiten da eta labearen barneko pareten aurka itsasten da. Tandooriak 480 °C arteko tenperatura har dezake eta, horregatik, minutu oso gutxitan prest egoten da. Tava batean frijituz gero, buelta eman ohi zaio zartaginari, eta suaren bidez gainazala marroia izan ohi da.
Behin prestatuta, ghee edo gurina jarri ahal zaio, eta bero zerbitzatzen da. Bestelako osagaiak ere gehitu dakizkioke, hala nola baratxuria edo gazta. Ogia oso moldagarria denez gero, saltsak, egositako janaria eta curryak jateko erabiltzen da, mahai-tresneriaren ordez.
Remove ads
Irudi galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
