Nahi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nahi
Remove ads

Nahia pertsona baten egoera mental berezia da, zerbait egin, pentsatu eta sentitzera bultzatzen duena, helburu bat lortzearren. Beste definizio baten arabera, nahiak emozio eta portaeraren arteko lotura bideratzen duena da.[1]

Artikulu hau egoera mentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nahi (argipena)».
Thumb
Jacques-Louis David, Horazioen zina: zin egitea, zerbait egiteko nahi indartsu baten adierazgarria.

Bereziki filosofian, psikologian eta ekonomian aztertzen da, maiz aski ezberdinak diren interpretazioekin. Orobat, eztabaida dago nahi guztiak kontzeptu berari dagozkion ala ez: teoria ekonomiko zenbait ez dituzte bereizten nahiak eta beharrak; beste batzuen arabera, une batean edari freskagarri bat nahi izatea eta mundua konkistatu nahi izatearen artean funtsezko diferentziak daude;[2] filosofian eta erlijioan, berriz, nahiak eta desirak bereizi izan dira.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads