Naomy

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Naomy Moldovan, Naomy mononimoz ezagunagoa, (Sighișoara, 1977ko apirilaren 25aDortmund, 2024ko apirilaren 19a) errumaniar abeslari, kantugile eta aktorea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Naomy erromania zen jatorriz eta Sighișoaran jaio zen 1977ko apirilaren 25ean. Jaio eta hiru egunera, areka batean abandonatu zuten, eta Luduș herriko umezurztegi batean hazi zen[1][2].

1997an debuta egin zuen zineman, Gadjo dilo filmean.

2008an, Mamaiako musikaldian parte hartu zuen Ionel Tudorrek idatzitako Salcia abestiarekin. Urte horretako udazkenean disko bat ere kaleratu zuen. 2014an, Eurovision Lehiaketarako Errumaniako aurreselekzioan parte hartu zuen Dacă tu iubești abestiarekin[3]. 3 puntu lortu zituen, 12tik 10. postuan kokatuz[4].

2009ko datuen arabera, Errumaniako abeslarien artean, sari gehien irabazi zituen eskualdeko eta nazio mailako musikaldietan[5].

2015eko otsailean, bere buruaz beste egiten saiatu zen[6].

2024ko apirilaren 19an, Alemaniako ospitale batean hil zen istripu zerebrobaskularraren ondorioz, 46 urte zituela[7].

Remove ads

Diskografia

Diskoak

  • 2006: Un nou început

Singleak

  • 2014: Dacă tu iubeşti
  • 2014: Recunosc că mi-a fost dor de tine
  • 2014: Rămâi cu mine în noaptea de Crăciun (Vladimirrekin batera)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads