Nazaret
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nazaret[1][2] (arabieraz: النَّاصِرَة, an-Nāṣira; hebreeraz: נָצְרַת, Nāṣraṯ; asirieraz: ܢܨܪܬ, Naṣrath), mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean, Israelen kokatua. Israelgo Iparraldeko barrutiko hiri populatuena da, eta Galilearen hegoaldean, Libanoko mendien hegoaldean dago, Tabor menditik 10 km hegoaldera eta Galileako itsasotik edo Tiberiades aintziratik 23 km mendebaldera.
Israelen barnean arabiar jatorriko herritar gehien biltzen dituen herria da.[3] 70.000 biztanle ditu, %31 kristauak eta gainerako gehienak musulmanak.[3] Ondoan daukan Nazaret Illit herrixkan 44.000 judu bizi dira.
Kristauentzat esanahi bereziko herria da; tradizioaren arabera bertakoa zen Maria, Jesusen ama, eta Jesusek ere bere haurtzaroa eta gaztaroa bertan igaro zituen, 30 urte zituenean herriz-herri bere mezua zabaltzen hasi zen arte.
Remove ads
Klima
Nazaretek uda lehorreko Klima mediterraneo (Köppen klima sailkapena: Csa) du.
Remove ads
Hiri eta herri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads