Neil Ritchie
gudari britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Neil Methuen Ritchie (Essequibo, Britainiar Guyana, 1897ko uztailaren 29a – Toronto, 1983ko abenduaren 11) britainiar militarra izan zen.
Aita eskoziarra zen eta azukre kanabera plantazio bat zuen Guyanan. Izurrite baten ondorioz hondatu ondoren, familia Malaysia Britainiarrera joan zen eta kautxu sail bat erosi zuen.
Neilek Sandhursteko Errege Eskola Militarrean ikasi zuen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen Black Watch erregimentu eskoziarrean. Mendebaldeko frontean borrokatu zuen eta Loosko guduan zauritu zuten. Zauriak sendatu ondoren, Mesopotamiako kanpainan eta Bagdadeko harrakapetan borrokatu zen. Ondoren, Sinaiko eta Palestinako kanpainan parte hartu zuen.
1939an brigadier mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran 1941ean eta 1942an VIII. Britainiar Armada zuzendu zuen Afrika Iparraldean. Ekainean Erwin Rommelek garaitu zuen Gazalako guduan, Tobruketik gertu. Horregatik kargugabetu eta Ingalaterrara bidali zuten.
1944an Normandiako Lehorreratzean parte hartu zuen eta XII. Armada Gorputza zuzendu zuen Frantziaren askapenean eta Alemaniaren inbasioan.
1951n armadatik erretiratu zen, Kanadara emigratu zuen eta negozioetan aritu zen.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
