Nereo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nereo
Remove ads

Nereo, greziar mitologian (antzinako grezieraz: Νηρευς edo Νηρηος, "bustia"), Ponto eta Gearen seme-alaben artean nagusiena zen, ziuraski, itsasoko olatuen jainkoa. Dirudienez, Afroditaren hezitzaileetako bat ere izan zen.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Dorisekin, berrogeita hamar alaba eder izan zituen, nereidak, guztiak itsasoko ninfak. Egeo itsasoan bizi zen, beti bere alabak ondoan zituela, bere kantu eta dantzekin dibertitzen zutena. Formaz aldatzeko gai zen, profeziaren dohaia zuen, eta, Herakles bezala, formaz aldatzen zenean ere bera harrapatzeko gai ziren heroiei laguntzen zien.

Troiako Parisi, Troiako Helena bahitzeak bere aberriari ekarriko zizkion nahigabeak iragarri zizkion, eta Heraklesi, behartuta, honen lehengusu zen Euristeok bilatzea agindu zizkion urrezko sagarrak bilatzen lagundu zion.

Nereo, bere egiazaletasunagatik eta bertuteagatik ezaguna zen:

« Baina Ponto, itsaso handia, sekula gezurrik esaten ez duen Nereo egiazalearen aita zen, bere seme-alaben artean nagusiena. Zaldun Zaharra deitzen dute, fidatzeko modukoa baita, eta lasaia, eta sekula ez du zuzena zer den ahazten, baizik eta bere pentsamenduak beti direla onak eta zuzenak. »

—Hesiodo[oh 1]

Nereo, makulu bat zeraman eta bere alaba nereidekin batera zihoan agure bat bezala irudikatzen zen. Batzuetan, aingiraren buztanaren antzeko arrain buztan batekin irudikatzen zen hanken ordez, baina, arrain buztana zuten beste itsas jainkoak ziren Akeloo eta Triton ez bezala, Nereo beti agertzen zen kitoi bat jantzia eta makuluarekin. Virgiliok, ezaugarri hauei, hiruhortza gehitu zien, honela, Neptuno jainkoarekin identifikatuz, itsasoaren irudikapen berantiarragoa.

Remove ads

Iturriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  1. Teogonia 233
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads