New Hampshire
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
New Hampshire[1], Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako iparekialdean dago kokatua. Concord du hiriburua baina Manchester da hiri garrantzitusena. 1.2 milioi biztanle inguru ditu. Ingalaterra Berria izeneko eskualdea osatzen du Massachusetts, Connecticut, Maine, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
Hiri nagusiak Manchester, Portsmouth eta Nashua dira.
Remove ads
Geografia
Muga hauek ditu: iparraldean, Kanada; sortaldean, Maine estatua eta Ozeano Atlantikoa; hegoaldean Massachusetts estatua eta sartaldean, Vermont estatua. Iparraldean eta sortaldean White Mountains (Mendi Zuriak) daude. Lurraldearen % 80 basoa da.
Ekonomia
Industrian, egurgintza, larrugintza, ehungintza, industria elektronikoa eta paperolak nabarmentzen dira. Abere hazkuntza eta nekazaritza ere badaude.
Historia
John Masonek jarri zion izena lurraldeari 1629an. Massachusetts-i atxikia egon zen (1641-1679), Ingalaterra Berriko probintzia handiari lotua gero (1686), eta 1692an errege probintzia izan zen. 1776an independentzia aldarrikatu zuen eta 1788an konstituzio federala onetsi zuen.
Newhampshiretar ospetsuak
- Franklin Pierce (1804-1869), AEBtako 14. presidentea.
- George Whipple (1878-1976), medikua.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads