Nicholas Ray
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nicholas Ray (ponteko izenez Raymond Nicholas Kienzle; Galesville, 1911ko abuztuaren 7a - New York, 1979ko ekainaren 16a) Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen.
Remove ads
Biografia
Elia Kazanen eta Joseph Loseyren laguntzaile izan zen Hollywooden; 1947an filmatu zuen lehen film luzea, They Live By Night (1947, Gauez bizi dira), erromantizismo suharra eta iraultza nahia adierazten zituena. 1955 inguruan bi maisulan egin zituen: Johnny Guitar (1954), western bitxi eta erromantikoa, McCarthyismoa salatzen zuena eta ospe handia eman ziona, eta Rebel Without a Cause (1955, Zergatirik gabeko matxinoa). Kolorearen maisu agertu zen garai horren ondoren produkzio handiko filmak egiteko agindua jaso zuen, eta hor hasi zen Ray-ren karreraren gainbehera. Film horietako bat egiten ari zela, 55 Days at Peking (1963, 55 egun Pekinen), bihotzekoak jota eraman zuten erietxera. Ez zuen beste filmik egin, eritasunek eta produktoreen koldarkeriak bazterturik. Wim Wendersek Nick’s Movie (1980, Nick-en filma) filmean jaso zituen Rayren azken urteetako bakardadea eta sufrimendua.
Remove ads
Filmografia
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

