Nick Vujicic

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nick Vujicic
Remove ads

Nicholas James Vujicic (Melbourne, 1982ko abenduaren 4a - ) motibazio-gaiei buruzko hizlari eta sermoilaria da. Beso eta hankarik gabe jaioa, gaigabezia horri aurren nola egin dion baliatzen du bere hitzaldietan eredu moduan. Herrialde anitzetan hitzaldiak egin ditu, sarri ikasleen aurrean baina baita enpresaburu eta presoekin ere, bere bizipenak kontatu eta bizitza-itxaropen eta ahaleginaren aldeko mezua zabalduz. Liburuak idatzi, bideoak ekoiztu, telebista-saioetan parte hartu ere egin ditu bere esperientzia eta mezuen berri emanez. 2009 urtean, The Butterfly Circus film labur sarituaren protagonista nagusia izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Beso eta hankarik gabe, legeak ez zion eskolan sartzea utzi hasiera batean, adimenez guztiz haur normala zen arren. Legeak aldatu zirenean, ordea, eskolara joan ahal izan zuen eta idazten eta ordenagailua maneiatzen ikasi zuen beste haurrek bezala. Eguneroko zereginak bere kabuz egiten ere ikasi zuen, hala nola ilea orrazten, hortzak garbitzen eta bizarra mozten. Kirol zenbaitetan ere trebezia ikusgarria lortu du, bere gaigabezia gorabehera. Unibertsitatean finantzak eta kontabilitatea ikasi zituen.

Remove ads

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Vujicic Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Victoria
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads