Nicolaas Bloembergen
Fisikari estatubatuarra, jaiotez herbeherearra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nicolaas Bloembergen (Dordrecht, Herbehereak, 1920ko martxoaren 11 – Tucson, 2017ko irailaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen, jatorriz herbeherearra.
Remove ads
Biografia
Utrechteko Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak. 1945ean, Estatu Batuetara aldatu zen, eta ikerketa-lanak egiten hasi zen Harvard Unibertsitatean. Han, irakasle laguntzaile gisa jardun zuen lehenik, irakasle izendatu zuten 1957an, eta irakasle emeritu egin zuten 1990ean.
Gai likido, solido eta gasen erresonantzia magnetiko nuklearraren eta erresonantzia ferromagnetikoaren inguruan egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna. Laser bidez bakarrik antzeman daitezkeen fenomenoak ikertu zituen, eta erradiazio elektromagnetikoek eta materiak nolako elkarreragina duten aztertu zuen.
1981ean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Bloembergenek, A. L. Schawlow eta K. Siegbahn lankideekin batera, laser-espektroskopiari buruz egindako lanengatik eta laser-irradiazioek molekularen egiturari buruzko informazio xehea lortzeko duten baliagarritasuna nabarmendu izanagatik.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads