Nitrosamina
=N-N=O taldea duten konposatu organikoen izen generikoa. Nitrosamina asko kartzinogenoak dira. Elikagaigintzako prozesu batzuetan, nitrosaminak eratzeko arriskua dagoela behatu da; eskuarki, nitritoen eta aminen eraldaketaren ondorioz. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nitrosamina egituran =N-N=O taldea duen konposatu organikoa da, aminak nitrogeno oxidoekin edo nitritoekin erreakzionatzean eratzen dena. Nitrosoamina izenez ere ezagutzen da. Formula orokorra R2N-NO da; hor, R2, edozein erradikal organikoren adierazlea da.

Nitrosaminak kartzinogeno indartsuak dira animalientzat, eta nitrosamina eratzeko lehengaiak animaliek ekoizten dituzten janari askotan daudenez (haragian, arrautzetan, eta abarretan), asko aztertu da gai kimiko hauek gizakiengan zer eragin duten. Egin diren ikerketen arabera, ezin esan daiteke haragiak ontzeko erabiltzen diren nitritoek gizakiarengan ondorio kartzinogenikorik dutenik. Animaliengan kartzinomak sortzen dituztelako aztertu diren nitrosaminen artean, dimetilnitrosamina, (CH3)2N-NO, eta dietilnitrosamina, (C2H5)2N-NO, daude. Biak likidoak dira.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads