Norodom Ranariddh
politikari kanbodiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Norodom Ranariddh (khmereraz: នរោត្តម រណឫទ្ធិ; Phnom Penh, 1944ko urtarrilaren 2a - Vauvenargues, 2021eko azaroaren 28a) kanbodiar printze eta politikaria izan zen. 1993-1997 bitartean, Kanbodiako lehen ministroa izan zen.
Hau kanbodiar izen bat da; abizena Norodom da. Kanbodiar tradizioan, pertsona hau deitzeko bataio izena erabiltzen dute.
Remove ads
Bizitza
Norodom Sihanouken eta Phat Kanholen semea izan zen. Kanbodiako Funcinpec alderdi politiko erregezalearen presidentea izan zen. 1993an monarkia berrezarri ondoren, hauteskundeak irabazi zituen eta lehen ministro izan zen 1993tik 1997ra.[1]
1997ko uztailean, Hun Sen gobernukideak emandako estatu kolpeak agintetik kendu zuen; Khmer Gorriekin aliatu izana leporatu zion boteretik baztertzeko. Horren ostean, 35 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Khmer Gorriekin konspiratzeagatik, baina Norodom Sihanouk erregeak amnistia eman zion.[2] Hurrengo urtean Kanbodiara itzuli, eta azaroan Nazio Batzarreko presidente bihurtu zen. Tronuaren ondorengo izateari uko egin zion, eta 2004an bere anaia Norodom Sihamoni errege aukeratu zuen Tronuko Kontseiluko kide izan zen.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads