Novak Đoković

tenislari From Wikipedia, the free encyclopedia

Novak Đoković
Remove ads

Novak Đokovićserbieraz: Новак Ђоковић; abizena Djokovic idazten da đ eta ć letrak idazterik ez dagoenean— (Belgrad, Serbia, 1987ko maiatzaren 22a) tenislari profesionala da. Bigarrena da munduko tenislarien ATP sailkapenean, luzaroan lehena izan eta gero.[1] Inoizko tenislaririk hoberenen artekotzat jotzen da. Askotan, Novak izenaren ohiko hipokoristiko Nole izenaz deitzen diote.[2]

Datu azkarrak UNICEFen borondate oneko enbaxadorea, Bizitza ...

2008. urtean, Grand Slamgo bere lehen txapelketa irabazi zuen: Australiako Irekia. Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen serbiarra da, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zen.[3] Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011n. Urte horren hasieran, 41 partidu segidan irabazi zituen, Roland Garrosko finalerdietan Roger Federerren aurka galdu zuen arte, eta 7 titulu lortu zituen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Erromako masterrak.[4] Tarte horretan 4 garaipen lortu zituen Nadal-en kontra, 3 Federerren kontra, eta 2 Murrayren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. Wimbledongo txapelketaren finalera iritsi ondoren, ATP zerrendako lehenengoa da. Final horren txapeldun Rafael Nadal garaitu ondoren, bere lehen Wimbledon txapelketa izan zen.[5]

Remove ads

Grand Slamgo txapelketak

Banakakoan irabazle (24)

Urtea Txapelketa Finaleko aurkaria Finalaren emaitza
2008Australian OpenFrantzia Jo-Wilfried Tsonga4-6, 6-4, 6-3, 7-6(2)
2011Australian Open (2)Erresuma Batua Andy Murray6-4, 6-2, 6-3
2011WimbledonBalearrak Rafael Nadal6-4, 6-1, 1-6, 6-3
2011AEBetako IrekiaBalearrak Rafael Nadal6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1
2012Australian Open (3)Balearrak Rafael Nadal5–7, 6–4, 6–2, 6–7(5), 7–5
2013Australian Open (4)Erresuma Batua Andy Murray6–7(2), 7–6(3), 6–3, 6–2
2014Wimbledon (2)Suitza Roger Federer6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4
2015Australian Open (5)Erresuma Batua Andy Murray7–6(5), 6–7(4), 6–3, 6–0
2015Wimbledon (3)Suitza Roger Federer7–6(1), 6–7(10), 6–4, 6–3
2015AEBetako Irekia (2)Suitza Roger Federer6–4, 5–7, 6–4, 6–4
2016Australian Open (6)Erresuma Batua Andy Murray6–1, 7–5, 7–6(3)
2016Roland GarrosErresuma Batua Andy Murray3–6, 6–1, 6–2, 6–4
2018Wimbledon (4)Hegoafrika Kevin Anderson6–2, 6–2, 7-6(3)
2018AEBetako Irekia (3)Argentina Juan Martín del Potro6–3, 7-6(4), 6–3
2019Australian Open (7)Balearrak Rafael Nadal6–3, 6–2, 6-3
2019Wimbledon (5)Suitza Roger Federer7–6(5), 1-6, 7-6(4), 4-6, 13–12(3)
2020Australian Open (8)Austria Dominic Thiem6–4, 4-6, 2-6, 6–3, 6-4
2021Australian Open (9)Errusia Daniil Medvedev7-5, 6–2, 6–2
2021Roland Garros (2) Grezia Stefanos Tsitsipas6–7(6), 2–6, 6–3, 6–2, 6–4
2021Wimbledon (6)Italia Matteo Berrettini6–7(4), 6–4, 6–4, 6–3
2022Wimbledon (7)Australia Nick Kyrgios4–6, 6–3, 6–4, 7–6(3)
2023Australian Open (10)Grezia Stefanos Tsitsipas6-3, 7–6(4), 7–6(5)
2023Roland Garros (2) Norvegia Casper Ruud7–6, 6–3, 7–5
2024AEBetako Irekia (4)Errusia Daniil Medvedev6–3, 7-6(5), 6–3

Banakakoan finalista (13)

Urtea Txapelketa Finaleko aurkaria Finalaren emaitza
2007AEBetako IrekiaSuitza Roger Federer6-7(4), 6-7(2), 4-6
2010AEBetako IrekiaBalearrak Rafael Nadal4-6, 7-5, 4-6, 2-6
2012Roland GarrosBalearrak Rafael Nadal4–6, 3–6, 6–2, 5–7
2012AEBetako IrekiaErresuma Batua Andy Murray4–6, 5–7, 4–6
2013WimbledonErresuma Batua Andy Murray6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4
2013AEBetako IrekiaBalearrak Rafael Nadal2–6, 6–3, 4–6, 1–6
2014Roland GarrosBalearrak Rafael Nadal6–3, 5–7, 2–6, 4–6
2015Roland GarrosSuitza Stan Wawrinka6–4, 4–6, 3–6, 4–6
2016AEBetako IrekiaSuitza Stan Wawrinka7–6(1), 4–6, 5–7, 3–6
2020Roland GarrosBalearrak Rafael Nadal0–6, 2–6, 5–7
2021AEBetako IrekiaErrusia Daniil Medvedev4–6, 4-6, 4–6
2023WimbledonEspainia Carlos Alcaraz6–1, 6–7(6), 1–6, 6–3, 4–6
2024WimbledonEspainia Carlos Alcaraz2–6, 2–6, 6–7(4)
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads