Oceanus Procellarum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Oceanus Procellarum ('Ekaitzen ozeanoa') edo Cuenca Procellarum ilargi-itsaso zabala da, Ilargiaren aurpegi ikusgaiko mendebaldean dagoena. Ilargiko itsasorik handiena da, iparraldetik hegoalderantz 2.500 kilometroko luzera[1] eta 1.692.000 km²-ko zabalera[2] izanik.
Inguruan zenbait itsaso txiki ditu: hegoaldean Mare Nubium eta Mare Humorum eta ipar-ekialdean, Montes Carpatus izeneko mendilerroak bereizia, Mare Imbrium.
Luna 9, Luna 13, Surveyor 1 eta Surveyor 3 sundak bertan ilargiratu ziren eta baita Pete Conrad eta Alan Beanek zuzendutako Apolo 12a ere.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads