Okzitaniar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Okzitaniarrak (okzitanieraz: occitans) hego-mendebaldeko Europan bizi den talde etnolinguistikoa da. Okzitaniera dute hizkuntza, 100.000-800.000 hiztun inguru dituena. Okzitanian- hegoaldeko Frantzian, Kataluniako Arango haranan eta Fenolhedésen eta ipar-mendebaldeko Italian- bizi dira.[1] Diaspora handia ere badute: Argentinan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Calabriako Guardia Piemontese udalerrian.
Remove ads
Lotura Euskal Herriarekin
Okzitaniarrak euskaldunon iparraldeko auzokideak ditugu. Baiona, Biarritz eta Angelu aldean ere okzitanieraz hitz egiten dute, eta baita Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere.
Okzitaniera Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta eskulangileak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII. mendeko amaiera edo XIV. mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI. mendera arte.
Gipuzkoako itsasbazterrean ere, etorkin asko izan ziren eta egungo toponimia horren aztarna da.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads