Oskidate
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Oskidate, Plinio Zaharrak oscidates deituak, antzinako akitaniar edo protobaskoi herria izan zen[1].
Kokapena
Oskidateak Pirinioen oinetan bizi ziren, gaur egungo Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamenduetan; batez ere Ossau haranean, eta bigerrioiak ekialdean, suburateak mendebaldean, eta ptianiarrak iparraldean auzokide zituzten.
Etimologia
Haien izena, seguraski, osci elementuaz osatua da, eusk- errora hurbiltzen dena (bereziki auskiarren etnonimoan ere agertzen dena), eta ondotik -date atzizkia.
Aurkezpena
Plinio Zaharra naturalista erromatarraren arabera, bi oskidate mota zeuden: menditarrak, Oscidates Montani, eta lautadakoak, Oscidates Campestri.[2]
Paul Raymond historialariaren arabera, menditarrak Baretos, Aspe eta Ossau haranetan bizi ziren, eta lautadakoak, berriz, Pont-Longeko landetan, beharbada Bazas eta Bordeleraino.[3]
"Galietako Gerretan", oskidateak Akitaniako herrien parte izango ziren seguraski, K.a. 56 edo 55 urtean Julio Zesarren komandantea zen Publio Lizinio Krasok menderatuak izan zirenak.[4]
Achille Luchaire filologoarentzat, oskidateak euskaldunak ziren; bere tesiaren euskarri gisa, Ossau, Aspe eta Baretos haranetako leku izenek euskal toponimo anitz gordetzen dituztela nabarmendu zuen.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
