PLOS ONE

sarbide irekiko aldizkari zientifikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

PLOS ONE
Remove ads

PLOS ONE (hasieran PLoS ONE, PLOS ONE 2012tik aurrera) Public Library of Science-ko (PLOS) adituek ebaluatutako zientzia-aldizkaria da. PLOS ONE Internet bidezko sarbide libreko aldizkaria da. Zientzia eta medikuntzarekin zerikusia duen edozein arlotako oinarrizko ikerketa zientifikoaz argitaratzen du. Artikulu guztiak berrikuste-prozesutik pasatzen dira, eta artikuluak ez dira ustezko garrantziagatik baloratzen, kalitate teknikoagatik baizik. PLOS ONE lineako plataformak artikuluei eta oharrak jartzeko tresnei buruzko eztabaida-foroak ere baditu. PLOS ONE, bere bolumenagatik, munduko zientzia-aldizkari handiena da.

Datu azkarrak Mota, Fitxa teknikoa ...
Remove ads

Historia

Gordon and Betty Moore Foundation fundazioak PLoS saria eman zion 2002ko abenduan 9 milioi dolarreko diru-laguntzarekin. Geroago, 2006an, aldizkari moduan abiatzeko milioi dolar bateko diru-laguntza ere eman zion.[1][2] 2008ko abuztuan asteroko argitalpena izatetik eguneroko argitalpena izatera igaro zen.[3]

Nobel saridun askok (esaterako, Françoise Barré-Sinoussi) PLOS ONE aldizkarian argitaratu dute.

Artikulu kopuruak (2006-2013)[4][5][6]
Remove ads

Laburpenak eta indexazioa

PlOS ONE artikuluek honako indize hauek dituzte:

  • AGRICOLA
  • BIOSIS Previews
  • Chemical Abstracts Service
  • EMBASE
  • Food Science and Technology Abstracts
  • GeoRef
  • MEDLINE/PubMed
  • Science Citation Index Expanded
  • Scopus
  • The Zoological Record

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads