Paneka handi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Paneka handia edo takart handia (Trisopterus luscus) Gadidae familiako arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan bizi dena[1].

Banaketa
Baatik bat Europako uretan aurki daiteke, Britainiar uharteen hegoalde eta mendebalde inguruan eta Eskandinaviako uretan batez ere, nahiz eta Mediterraneoan eta Afrikako iparraldeko kostaldean ere aurki daitezkeen[2]. Itsas hondo arrokatsu eta hareatsuetan zehar aurki daitezke, itsasertzetik gertu ale txikiagoak aurkitzen direlarik eta handienak, aldiz, itsasertzetik urrunago mugitzen dira makaldi handiagoekin. 300 metroko sakoneraraino bizi daitezke (980 oin)[3].
Remove ads
Tamaina eta bizi-zikloa
Gutxitan gainditzen ditu 30 zentimetro, nahiz eta ale bakanak luzera horren ia bikoitza izatera irits daitezkeen. Bi urte bete baino lehen ugaldu daiteke eta azkar hazten da, 15 zentimetro inguruko luzera lortuz lehen urtearen amaieran. Bizitza nahiko laburra duten espezieak dira, batez besteko bizialdia lau urte ingurukoa dela uste delarik [4].
Elikadura
Itsas hondotik elikatzen diren sarraskijaleak dira. Itsasoko zizareekin, itsaskiekin eta arrain hilekin elikatzen dira. [4] Tamaina txikiko arraina dela eta, espezie handien harrapakin iturri dira, hala nola bakailaoa, lupia eta aingirak.
Balio ekonomikoa
Lehen, ez zen kontuan hartzen paneka arrain komertzial gisa, eta arraste-ontziek oharkabean harrapatzen zituzten, itsasoan baztertzen ziren edo arrain-irinetan prozesatu [4]. Hala ere, bakailaoa bezalako espezieen stocken beherakadak ikusita, geroz eta balio handiagoa hartzen ari da arrain komertzial gisa[4], eta gaur egun merkatuan eskuragarri daude eta arrain produktuetan ere erabiltzen dira, hala nola arrain hatzetan eta janari prestatuetan.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
