Paul Robeson (Princeton, New Jersey, 1898ko apirilaren 9a - Philadelphia, 1976ko urtarrilaren 23a) Estatu Batuetako abeslari, antzezle eta beltzen buruzagia izan zen. Columbiako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta gero abokatu gisa jardun zuen. 1921ean hasi zen antzezle-lanetan eta 1924tik aurrera arrakasta handia izan zuen antzerkian, batez ere O´Neillen lanak antzeztuz, Jones enperadorea, besteak beste. 1925ean herri-musika kantatzen hasi zen. Gero zineman eta antzerkian lan egin zuen eta Shakespeareren Otelo antzerki-lanarekin ospe handia lortu zuen. 1934an bidaldi bat egin zuen Sobietar Batasunean zehar, eta bat egin zuen ezkerreko joera politikoekin. 1950ean Estatu Batuetako gobernuak pasaportea kendu zion, Alderdi Komunistako kideak salatu nahi izan ez zituelako. Hurrengo urteetan baztertua izan zen bere jarrera politikoagatik. 1958tik aurrera, Europan bizi izan zen; Estatu Batuetara 1963an itzuli zen. Film nagusiak: Sanders of the River (1935); Show Boat (1936); King Solomon´s Mines (1937); The Proud Valley (1940).
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
| Paul Robeson |
|---|

|
|
| Jaiotza | Princeton, 1898ko apirilaren 9a |
|---|
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
|---|
| Bizilekua | Paul Robeson House (en) |
|---|
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
|---|
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
|---|
| Heriotza | Filadelfia, 1976ko urtarrilaren 23a (77 urte) |
|---|
| Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) |
|---|
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
|---|
|
| Aita | William Drew Robeson I |
|---|
| Ama | Maria Louisa Bustill |
|---|
| Ezkontidea(k) | Eslanda Goode Robeson (1921eko abuztuaren 17a - 1965eko abenduaren 13a) |
|---|
| Bikotekidea(k) | |
|---|
| Seme-alabak | |
|---|
|
| Heziketa | Rutgers University–New Brunswick (en) School of Oriental and African Studies, University of London (en) Columbia Law School (en) Somerville High School (en) |
|---|
| Hizkuntzak | ingelesa errusiera arabiera txinera |
|---|
|
| Jarduerak | abeslaria, abokatua, idazlea, saskibaloiko jokalaria, amerikar futboleko jokalaria, zinema aktorea, antzerki aktorea, politikaria, aktorea eta musikologoa |
|---|
|
| Posizio edo espezialitatea | end (en) |
|---|
| Pisua | 219 libra |
|---|
| Altuera | 75 hazbete |
|---|
| Jasotako sariak |
ikusi
- Spingarn Medal (1945)
Karrera artistikoari Grammy saria (1998) New Jersey Ospe-aretoa (2009) International Stalin Prize for Peace Black Filmmakers Hall of Fame (1974) Paul Robeson Award (1974) Izarra Hollywoodeko Ospearen pasealekuan Donaldson Awards
|
|---|
| Kidetza | Alpha Phi Alpha (en) Phi Beta Kappa Elkartea |
|---|
| Mugimendua | Harlemgo Pizkundea |
|---|
| Ahots mota | baritono baxua |
|---|
| Musika instrumentua | ahotsa |
|---|
| Diskoetxea | Columbia Records Philips His Master's Voice (en) |
|---|
|
| Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
|---|
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
|---|
|
| Alderdi politikoa | Progressive Party (en) |
|---|
|
|
Itxi