Paul Simick
apezpiku katoliko indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Paul Simick (Gitdubling, Mendebaldeko Bengala, 1963ko abuztuaren 7a) indiar elizgizon katolikoa da. 2014tik 2024ra aurrera Nepalgo bikario apostolikoa eta Maturbako apezpiku titularra izan zen eta 2024tik aurrera Bagdograko apezpikua da.[1]
Remove ads
Bizitza
Simick 1963ko abuztuaren 7an jaio zen Gitdublingen, Mendebaldeko Bengalan, Indian. Filosofia eta teologia ikasi zituen Barrackporeko (Kalkuta) Goizeko Izarraren apaizgaitegian. Teologia Biblikoan masterra, lizentziatura eta doktoretza egin zituen Erromako Urbaniana unibertsitatean.[2]
1992ko apirilaren 9an apaiztu zen eta Sikkimgo Namchi eskola publikoan aritu zen. Beste hainbat kargu ere bete zituen: Surukenko (Darjeeling) San Maurizio elizako parrokoa, Pakyongeko (Ekialdeko Sikkim) Kristo Erregearen elizako parrokoa eta Darjeelingeko Sortzez Garbiaren katedraleko parrokoa. Ekialdeko Sikkimgo dekanoa eta Pakyongeko San Frantzisko Xabierkoaren eskolako diruzaina ere izan zen eta Eskritura Santua irakatsi zuen Barrackporeko eskualdeko apaizgaitegian.[2]
2014ko apirilaren 25ean, Frantzisko aita santuak Nepalgo bikario apostoliko eta Maturbako apezpiku titular izendatu zuen.[3][4][5] Nepalgo bikario apostoliko gisa, Anthony Francis Sharma ordezkatu zuen.[6][4] 2014ko ekainaren 29an, Salvatore Pennacchiok apezpiku ordenatu zuen Jawalakhelgo Santa Maria eskolan.[1][7] 2024ko azaroaren 9an Bagdograko apezpiku izendatu zuten[8], eta 2025eko urtarrilaren 5ean ofizialki hartu zuen kargua.[1]
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Leon XII.a aita santua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Salvatore Pennacchio artzapezpikua (1999)
- Paul Simick apezpikua[1]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads