Iturrigorri

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Iturrigorri edo Peñascal, Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle zituen 2006an eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka. Ibarbide estu batean dago, Errekaldeberri auzoaren mendebaldean, Arraitz mendiaren ondoan.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Ibarbidearen estutasuna dela eta, kale bakarra dago auzoan, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea alegia. Errepide horren bi alboetan etxebizitzak daude. Etxebizitza gehienak 1950eko hamarkadatik eraiki ziren, gehienbat Bilbora zetozen etorkinak. Horregatik Espainian jaiotako biztanleria nagusi da auzoan. Etxebizitza horietaz gain, ondoko mendietan ere etxeak egin zituzten, auzoaren beheko aldetik eskaileren bidez eskuragarriak.

Remove ads

Iturrigorri gaseosa

Bertan zegoen iturritik La Vizcaína S.A. enpresak garagardoak eta edariak egiten zituen, tartean Iturrigorri gaseosa ezaguna[1].

1983 uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «1983ko uholdeak»

1983ko uholdeak gogorren astindu zituen auzoetako bat izan zen Iturrigorri. Dena den, ez zen Bilboko itsasadarraren hazteak auzoa kaltetu zuena, izan ere, Iturrigorri itsasoaren mailatik 150 metro ingurura kokaturik dago. Auzoaren mendebaldean kokaturik dagoen harrobia izan zen auzoa urez bete zuena. Harrobi hura aspaldi utzita zegoen inolako mantenimendurik gabe.

Urteetako zabor eta landarediak, eragin zuzena izan zuen 1983 uholdeek eragindako lokaztegian. Harrobitik behera etorritako lokatzak bi eta hiru metroko altuera hartu zuen auzoko etxe askotan. Etxebizitza batzuk gainera, behera bota behar izan zituzten.

Remove ads

Kalerik garrantzitsuenak

  • Iturrigorri bidea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads