Pegasus (konstelazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pegasus edo Pegaso[1][oh 1] —latinez: Pegasus— ipar hemisferioko konstelazio bat da, Greziar mitologiako Pegasoren omenez izendatua. Ptolomeok II. mendean izendatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazio modernoetako bat da[2].
2,37tik 2,45era doan ageriko magnitudearekin Pegasuseko izarrik distiratsuena Epsilon Pegasi izeneko izar laranja supererraldoi bat da, batzuetan Enif izena hartzen duena. Beste izar batzuk Alpha (Markab), Beta (Scheat), eta Gamma (Algenib) dira. Hauek Alpha Andromedaerekin (Alpheratz edo Sirrah) batera Pegasoren Karratua izena duen asterismoa osatzen dute. Konstelazio honetako hamabi izarrek exoplanetak dituztela dakigu.
Remove ads
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads