Periodonto
Hortz-haginak inguratzen dituen eta haiei eusten dien ehun-multzoa: oia, zementua, lotailu periodontala eta albeolo-hezurra. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hortzak ehun periodontalez edo periodontoz inguratuta daude. Funtzio desberdinak bete ahal izateko beharrezko euskarria ematen dute. Periodontoa osatzen duten ehunak honako hauek dira: oia, lotailu periodontala, zementu erradikularra eta hezur albeolarra. Periodontoa sistema estomatognatikoaren parte da.[1][2]
Remove ads
Garapena eta hazkundea
Periodontoa, haurtzaroko eta pubertaroko etapetan, etengabe birmoldatzen ari da, esfoliatu eta hortzak erupzionatzen hasten baitira. Horrek ezin dela egon periodonto normal baten deskribapen egonkorrik esan nahi du, pertsona bakoitzaren adinaren arabera aldatuko baita.[3]
Sailkapena
Periodontoa osatzen duten ehunak honela banatzen dira:
- Babes-periodontoa. Txertatze-periodontoa babesteaz arduratzen diren ehunak dira. Oiak eta lotura-epitelioak osatzen dituzte.
- Txertatze-periodontoa. Hortza albeoloan mantendu eta eusteko ehunak. Zementuz, lotailu periodontalez eta hezur albeolarrez osatuta dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads