Peter Capaldi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Peter Dougan Capaldi (Glasgow, 1958ko apirilaren 14a) eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktore, gidoigile eta zuzendari bat da. Musikaria ere bada. Doctor Who telesailean hamabigarren Doktorea antzezteagatik da ezaguna[1]. 1995ean Franz Kafka's It's a Wonderful Life laburmetraiarengatik Oscar Saria jaso zuen[2].
Remove ads
Biografia
Glasgowen jaio zen. Aitaren aldetik italiar jatorrikoa da, amaren aldetik berriz irlandar jatorrikoa[3]. Glasgowko Arte Eskolan egin zituen ikasketak eta ikasle zela The Dreamboys izeneko punk taldeko abeslari eta gitarjolea izan zen[4]. Talde hartako bateriajolea Craig Ferguson komikoa zen[5]. Hiru abestitako EPa atera zuen taldeak 1980an.
1980. hamarkadaren hasieran hainbat filmetan hartu zuen parte, ezagunena Danny Oldsenen Local Hero filma izan zen. Hainbat telesailetan ere aritu zen, esate baterako John and Yoko: A Love Story telesailean The Beatles taldeko George Harrison kidea interpretatuz.
Lehenengo protagonista papera BBC kateko Mr Wakefield's Crusade telesailean izan zuen, 1992an.
2005 eta 2012 artean The Thick of It sitcom-ean Malcolm Tucker izan zen eta orduan bihurtu zen ezagun[6][7].
Doctor Who
1995ean Zortzigarren Doktorea izateko casting-erako gonbidapena jaso zuen baina ez zuen parte hartu. 2008an "The Fires of Pompeii" atalean agertu zen Lobus Caecilius pompeiatarraren paperean[8]. Kasualitatez atal berean Karen Gillanek ere paper txiki bat izan zuen, gerora 11. Doktorearen laguntzailea izango zenak[8]. 2013an Hamabigarren Doktorea bihurtu zen, Eguberrietako "The Time of the Doctor" atal berezian agertuz. Ondoren hiru denboraldi egin zituen Doktorearen rolean, Jenna Coleman aktorea alboan zuela[9]. 2017ko eguberrietako atal berezian Jodie Whittakerri pasa zion lekukoa[10].
Doctor Who telesailaren inguruan sorturiko spin-off, audioliburu eta irratsaiotan ere hartu izan du parte.
Zuzendari, aurkezle eta idazlea
Aktore lanaz gain bestelako funtzioak ere bete izan ditu Peter Capaldik. 1992an Soft Top, Hard Shoulder road-moviea idatzi zuen eta 1995ean Franz Kafka's It's a Wonderful Life laburmetraiarengatik Oscar Saria jaso zuen[2]. 2001ean Strictly Sinatra idatzi eta zuzendu zuen eta 2009an A Portrait of Scotland dokumentala idatzi eta aurkeztu zuen Eskoziako erretratu margolanekin 500 urtetako historia azalduz[11]. 2012an The Cricklewood Greats dokumentala idatzi zuen.
Remove ads
Bizitza pertsonala
1991n Elaine Collins aktore eta telebista ekoizlearekin ezkondu zen Glasgowtik gertu dagoen Strathblanen eta gaur egun Londresko Muswell Hill auzoan bizi dira. Alaba bakarra dute, Cecily izenekoa[12].
Lewis Capaldi musikaria bigarren lehengusua du[13] eta haren bideoklip batean azaldu zen 2019an, "Someone You Loved" izenekoan[14].
Hainbat giza elkarteren aldeko kanpainatan hartu du parte, UNHCR eta Worldwide Cancer Research erakundetan, besteak beste. 2022ko urrian Eskoziaren independentziaren aldekoa dela esan zuen The Daily Telegraph egunkarian egin zioten elkarrizketa batean[15].
Remove ads
Diskografia
The Dreamboys
- Dreamboys (1980) EPa - 3 abesti[4]
Singleak
- Monks Road Social: "If I Could Pray" (2020)
- Peter Capaldi: "St. Christopher (Edit)" (2021)
Bideoklipak
- Lewis Capaldi: "Someone You Loved" (2019)[14]
Filmografia
Zinema
Telebista
Antzerkia
Remove ads
Irratia
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
