Peter Sacks

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Peter M. Sacks (Port Elizabeth, 1950) Ameriketako Estatu Batuetan bizi den hegoafrikar margolari eta olerkaria.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Sacks Port Elizabethen jaio zen eta Durbanen, Clifton Schoolen eta Durban High Schoolen hezi zen. Medikuntza ikasten hasi zen Natal Unibertsitateko Zientzia Politikoen programara aldatu aurretik. Han hitzaldiak eman eta apartheidaren aurkako ekintzak antolatu zituen. Soldadutza egin ondoren, beka bat jaso zuen Princetongo Unibertsitaterako. Oxfordeko Unibertsitatean eta Yaleko Unibertsitatean ere ikasi zuen, eta ingeleseko irakaslea da Harvardeko Unibertsitatean.

Sacks Barbara Cassel margolariarekin ezkondu zen eta bigarren aldiz Jorie Graham olerkariarekin. 1999an, akriliko zuria erabiliz, argazkien gainean margotzen hasi zen, eta New Yorken eta mundu osoan erakutsi zuen lana.

2025ean, Txiki eta Otaegiren omenezko bere lana erakutsi zuen Olaso Dorrean.[1]

Remove ads

Olerkigintza

Sacksek bost poesia liburu argitaratu ditu:

  • In These Mountains (Macmillan 1986)
  • Promised Lands (Penguin Books 1990)
  • Natal Command (University of Chicago 1997)
  • O Wheel (University of Georgia 2000)
  • Necessity (W.W. Norton 2002)

The English Elegy: Studies in the Genre from Spencer to Yeats (Johns Hopkins University 1985) eta Woody Gwynn: An Approach to the Landscape', (Texas Tech University 1993) ere idatzi ditu.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads