Pierre Dervaux

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pierre Dervaux
Remove ads

Pierre Dervaux (Juvisy-sur-Orge, Frantzia, 1917ko urtarrilaren 3a - Marseilla, Frantzia, 1992ko otsailaren 20a) orkestra-zuzendaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Thumb
Pierre Dervauxen hilobia.

Pianoa eta Perkusioa ikasi zituen Parisko kontserbatorioan. Tinbal-jotzaile hasi zen, baina gero orkestra-zuzendaritzat jarraitu zuen. Quebeceko Orkestra Sinfonikoa, Loireko Herrialdeetako Orkestra Filarmonikoa eta Nizako Orkestra zuzendu zituen, besteak beste. Sobietar Batasunean, Estatu Batuetan nahiz Japonian ibili zen. Orkestra-zuzendaritzako irakasle izan zen Parisko Musika Eskolan, Montrealgo Kontserbatorioan eta Nizako Udako Eskolan. Frantziar musikarekiko zaletasun berezia izan zuen, batez ere, Ravel, Schmitt, Indy eta Rousselen musikarekiko, bere sentikortasunari oso ondo egokitzen zaiolako edo.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads