Pilsen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pilsenmap
Remove ads

Pilsen[1] (txekieraz: Plzeň, ˈpl̩zɛɲ ahoskatua; alemanez: Pilsen) Txekiar Errepublikako hego-mendebaldeko hiria eta Bohemia eskualde historikoko Pilsen eskualdeko hiriburua da. Pragatik 90 km mendebaldera dago, Berunka ibaia osatzen duten lau ibaien (Uslava, Uhlava, Radbuza eta Mze) bilgunean, eta hiru barrutitan banatuta dago. 2012an 167.472 biztanle zituen[2]. Plzenen San Bartolome katedrala gotikoa dago.

Datu azkarrak Pilsen Plzeň, Administrazioa ...

Industrian (armagintza, burdinbide gaiak, makineria, larrugintza, zurgintza) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia, garagardogintzan bereziki. Munduan oso ezaguna da Pilsner garagardoaren (txekieraz: pivo plzeňského typu) sorlekua izateagatik. Ondo gorde dira antzinako monumentuak. Aipagarriak dira, besteak beste, San Bartolome eliza (1444), XVI. mendeko udaletxea, Errenazimentuko jauregia eta hainbat museo. Kalte larriak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.

2015ean Europako kultura-hiriburua izan zen, Belgikako hiri batekin batera, Mons izenekoa.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Pilsen), Hila ...
Remove ads

Iruditegia

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads