PortAventura World
Konplexu turistiko, Espainia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
PortAventura World Saloun eta Vila-secan (Tarragona, Katalunia) dagoen konplexu turistikoa da.[1] Bi parke tematiko (PortAventura Park eta Ferrari Land), ur-parke bat (PortAventura Caribe Aquatic Park), golf-zelai bat (PortAventura Golf) eta bost hotel tematiko ditu. Urtero 4 milioi bisitari baino gehiago hartzen dituelarik, PortAventura Park Espainiako parke tematiko bisitatuena da, eta Europako bisitatuenetan seigarrena. 1995ean Generalitat de Catalunyak sustatu ondoren zabaldu zituen ateak lehen aldiz. 1998. urtean, Universal Studios parke tematiko honen akziodun bihurtu zen eta Universal's Port Aventura deitu zen (1999).[2][3] 2005. urtean la Caixak, Criteriaren bidez, NBC Universal enpresako akzio guztien kontrola hartu zuen, berriro Port Aventura deiturik. Konplexu honek gaur egun; hotelak, ur-parkeak, golf parkeak, hondartza kluba, batzar zentroa eta proiektu gehiago ditu martxan. Hainbat erreforma izan ditu sortu zenetik.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |

Remove ads
Kudeaketa
Tussauds Taldea, Anheuser Busch, Fecsa eta la Caixak bultzatu eta eraiki zuten. Hasieran, "Tibi Gardens" deitzetik, "Port Aventura" deitzera pasatu zen. 300 milioi eurorekin inauguratu zen.
Bilakaera

Aisialdi konplexu hau, atrakzio parke bezala sortu zen. Gaur egungo Port Aventuraren kokapenean, Euro Disney Resort-a sortu nahi zuten, baina Parisen esertzea erabaki zuten azkenik. Ateak ireki zituenean, 5 area tematiko zituen: Mediterrània, Polynesia, China, México eta Far West.
Atrakzioen laburpen taula
Argazki galeria
- La Laguna de Woody, PortAventura Caribe Aquatic Park
- Hotel Port Aventura.
- Chinako umeen parkea
- Chinako sarrera Polynesiatik
- Dragon Khan-eko ikuspegia
- Zero-g roll.
- Grand Canyon Rapids maldetatik.
- Far West-eko dekorazioa PortAventuraren 15 urte urrenean.
- Kon-Tiki Wave.
- Tutuki Splash-en jaitsiera.
- Red Force & Thrill Towers, Ferrari Land
- Hotel Gold River
- PortAventura Caribe Aquatic Park
- Mansión de Lucy
- Red Force, Ferrari Land
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads