Portalegre

From Wikipedia, the free encyclopedia

Portalegremap
Remove ads

Portalegre Portugalgo izen bereko barrutiaren hiriburua da. Alentejo eskualdean dago eta Espainiarekiko mugatik hurbil. 2011ko erroldaren arabera, herriak 24.930 biztanle ditu.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Etimologia

Latinezko Portus Alacer izenetik dator hiriaren izena, eta "portu alaia" esan nahi du.

Historia

Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira indusketetan. Ezaguna da Portalegreko brazaletea.

Portalegre Alfontso III.a Portugalgoaren erregealdian sortu zen, 1259an. Erregeak bere sasiko semeari eman zion, Afonso Sanches-i. 1299ko foruan erabaki zen erregearen lehenengo semeari emango zitzaiola herria.

Joanes III.ak hiri estatusa eman zion 1550an eta administrazio gune garrantzitsua bihurtu zen. Mugan bertan egonik hainbat setio jasan behar izan zituen, hala nola 1704an, 1801ean eta 1847an. 1859an Portalegreko barrutia ezarri zen.

Remove ads

Fregesiak

  • Alagoa.
  • Alegrete.
  • Ribeira de Nisa e Carreiras.
  • Fortios.
  • Reguengo e São Julião.
  • Sé e São Lourenço.
  • Urra.

Ardogintza

2003an Alentejoko ardoaren Jatorri izendapeneko azpieskualdeetako bat bihurtu zen. Dena dela Alentejoko ardoaren ekoizpena Portalegre udalerrian zentratuta dago.

Ondasun nabarmenak

  • Portalegreko gaztelua.
  • Alegreteko gaztelua.
  • Portalegreko katedrala.
  • São Bernardo komentua.

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads