Posadas
Argentinako hiria, Misiones probintziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Posadas Argentinako ipar-ekialdean eta Misiones probintziako hego-ekialdean kokaturik dagoen hiria da, bertako hiriburua. Parana ibaiaren ezker ertzean dago eta honek mugatzen du Paraguaitik.
Posadas, Misiones probintziako hiririk jendetsuena da. Jatorrian Parana ibaiaren ertza bakarrik hartzen zuen, inguru hau izan baitzen jendea bizitzen hasi zen Argentinako azkenetariko eremua. Hala ere, gaur egun, Argentinako ipar-ekialdeko jarduera eta hazkunde handienetarikoa duen hiria da. Parana ibaia zeharkatzen duen San Roque González de Santa Cruz zubiak lotzen du Encarnación hiriarekin (Paraguay).
Oberá hiritik 98 kilometrora, Puerto Iguazú hiritik 310 kilometrora, Asunción hiritik 380 kilometrora eta Buenos Aires hiriburutik 1003 kilometrora dago kokatuta, azken honekin etengabeko lotura du autobus ezberdinen bidez.
2010ean 344.833 biztanle zituen.
Remove ads
Historia
- 1615eko martxoaren 25ean Roque González de Santa Cruz jesuitak fundatu zuen, Anunciación de Itapúa izenarekin. Itapúa hitzak guaranieraz "harriaren muturra" esan nahi du.
Demografia
Guaraniak hirian gutxiengoa dira. Europar jatorrizko biztanleei dagokienez, alemaniar, poloniar eta ukrainar etorkinek ehuneko esanguratsua osatzen dute.
Euskal etxea
Euskal Jatorri izeneko Euskal Etxea dago. Bertan euskara ikastaroak eman ohi dira.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

