Posta-Batasun Unibertsala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Posta-Batasun Unibertsala (UPU[1]) Nazio Batuen agentzia da, munduko posta zerbitzua antolatzeko eta alor hori nazioartean bultzatzeko eta bideratzeko helburuz 1874an sortua. Bi dira erakunde honen jardueraren oinarri nagusiak, posta bidezko komunikazioei dagokionez: Nazio Batuetako estatuen artean lurralde bakarra osatzea, eta posta-zerga eta -pisuen batasuna lortzea.
Nazioarteko posta-zerbitzuak arautzeko lehen ahalegina 1863an egin zen Parisen, eta, 1874an, Posta-Batasun Orokorra (General Postal Union) erakundea sortu zen. 1878an, gaur egun duen izena hartu zuen erakunde horrek, eta 1948an bihurtu zen Nazio Batuen agentzia.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads