Power Mac G4

From Wikipedia, the free encyclopedia

Power Mac G4
Remove ads

Power Mac G4ak Applek 1999 eta 2004 artean diseinatu, ekoitzi eta saldu zituen ordenagailu pertsonal batzuk izan ziren. PowerPC G4 (PPC74xx) mikroprozesagailuak erabili zituzten. 1999ko erdialde inguruan kaleratu ziren Power Mac G3aren ordezko bezala antzeko karkasa bat baina PowerPC G4 prozesagailu berria erabiliz, IBMk eta Motorolak elkarlanean garatu zutena. Merkatuan eskuragarri egon zen Power Mac G5a iritsi zen arte, 2003ko erdialdean. Prozesagailu bat edo bi zituzten.

Datu azkarrak Fabrikazioa, Garatzailea ...
Thumb
Power Mac G4.
Remove ads

Lehen ereduak

Lehen Apple Power Mac G4a, "Yikes!" izen kodekoa, 1999ko abuztuak 31n egin zen Seybold konferentzian merkaturatu zen, 400 megahertzio, 450 megahertzio eta 500 megahertzioko konfigurazioekin. 1999ko urrian, Applek atzeratu egin behar izan zuen 500 megahertzioko eredua 500 megahertzioko txipen errendimendu kaxkarraren ondorioz. Honen ondorioz, Applek konfigurazio bakoitzean prozesagailuaren potentzia 50 megahertziotan jeitsi zuen, baina honek eztabaida sortu zuen, ordenagailuak ez baitziren era berean merketu.

Thumb
Power Mac G4 Graphite

400 megahertzioko lehen ereduek (aurretik 350ekoak) PCI erabiltzen zuten eta Power Macintosh G3 (Black and White)n erabilitako plaka base bera erabiltzen zuten (ADB portuagatik izan ezik) grafito koloreko kutxa batean eta Motorola PowerPC 7400 (G4) CPU berriarekin. Sawtooth izen kodea zuten errendimendu altuko ereduek 2x AGP grafikodun (66 megahertzioko slot PCIak ordezkatuz) plaka basearen diseinu eraldatu handi bat erabiltzen zuten. 1999ko abenduan Power Mac G4aren linea AGP plaka basera eguneratu zen.

Thumb
Power Mac G4 Graphite CPU hobetu batekin.

Makinek serieko DVD-ROMa zekarten. 400 eta 450 megahertzioko bertsioek 100 MB Zipeko Zip diskak dituzte serieko ekipamendu bezala, eta aukera bezala Sawtooth serieko 350 megahertzioko bertsioan. Serie honek sistemaren buseko 100 megahertzio eta lau PC100 SDRAM slot zituen, gehienez 2 RAM Gigabyte (1.5 Gigabyte Mac OS 9n). AGP Power Macak (Sawtooth) izan ziren AirPort slot bat eta DVI bideo portu bat gehitzen lehenak.

Applek lehen AGP ereduei eman zien izena Power Mac AGP Graphics izan zen. Sawtooth izen kodea barnean erabili zuten ofizialki merkaturatu aurretik, eta izen ezaguna izan zen zaleen artean.

Diseinua 2000ko uztailak 19an eguneratu zen New Yorkeko Macworld Conference & Expon. Eguneraketa berriak 450 eta 500 megahertzioko nukleo bikoitzeko eta 400 megahertzioko nukleo bakarrak gehitzen zituen. Serieko Gigabit Ethernet gehitu zuen lehen ordenagailu pertsonala ere izan zen. Jende askok bertsio hau behin-behineko baliabide bezala ikusi zuen, G4ek ezin baitzuten azkarrago joan, hau PCIaren eta G4aren memoriaren kontrolatzailea zen Motorola XPC107 "Grackle"ak G4a 500 megahertziotara baino azkarrago joaterik aurreikusten zuelako zen. 500 megahertzio dualetako ereduek DVD-RAM optiko bat zeramaten. Zip diskoak aukerakoak izan ziren diseinu guztietan. Gainera, eredu hauek Applen jabetza bideo portua gehitu zuten, Apple Display Connectorra (ADC).

Applek sail honi eman zion izen ofiziala Power Mac Gigabit Ethernet izan zen. Bere izen klabea Mystic izan zen.

Informazio gehiago Component ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads