Praefectura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Praefectura (latinezko prefektura) Erromako lurraldean banaketa juridiko geografiko bat izendatzeko terminoa zen. Adibidez, "Capua" municipium bihurtu zenean, praefecti (ikus praefectus), praetor urbanusen izenean eta hur ordezkatzen, noizean behin hara bidaltzen zituen Erroamak jurisdikzioa egikaritzeko, eta agian, kappuarrek erromatar zuzenbidea berenganatzen laguntzeko, une horretan, botorik gabeko hiritarrak baitziren (cives sine suffragio).
Geroago, horrelako praefecti (prefektuak) beste udalerri eta hiri batzuetan eta nekazaritza-zentroetan (fora eta conciliabula) aipatzen dira garaiko dokumentuetan, eta gainea ohikoak bilakatzen dira, eskubide osoko herritarren guneetan. Ez zituzten udalerrietako tokiko agintariak ordezkatzen, baizik eta lagundu egiten zieten. Erromatar hiritarren gune txikietan prefektu horiek agintari judizial bakarra izaten ziren batzuetan, baina, K.a. 215-211eko Campaniako matxinadaren ondorioz bertako autonomia abolitu ondoren, praefecti multzo berezi bat eratu zen, Erroman aukeratuak, tokiko jurisdikzioaren ardura esklusiboa hartzeko.
Gerra Sozialaren ondoren, Italiako praefecturae (prefektura) zaharrak udalekin parekatu ziren, baina badirudi prozesu mailakatua izan zela, praefectura terminoa aurkitu baitaiteke Heraklearen Tauletako testuan. Heraklearen Tauletak Lucaniako Heraklea greziar kolonia izandako hiriko hiri legeak dituen brontzezko palka batzuk dira, XVII. mendean aurkitu zituztenak, Cavoneren ibai ohean. Lur publikoak arautzen dituen Lex Agraria Iulian, Lex Mamilia Roscia ere deitutakoan ere agertzen da prefektu mota hori aipatuta.[1]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads