Primulazeo
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak belarkarak dira, eta erroseta basaletan kokatutako hosto bakunak, 5 estamine eta gaineko obulutegia dituzten lore erregular eta pentameroak, eta kapsula-motako fruituak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Primulazeoak (Primulaceae) 24 bat generotan banaturiko 1000 espezie dituen landare loredunen familia da. Landare belarkarak dira, gehienbat Ipar Hemisferioko eskualde hotz eta epeletan bizi direnak. Espezie asko (Primula, Cyclamen, Lysimachia[2]) apaingarri gisa kultibatzen dira. Beste batzuk herri medikuntzan (pasmo-belarra[3], Coris monspeliensis) edo koloregaiak lortzeko erabiltzen dira.
Loreak hermafroditak eta, Coris generoan izan ezik, erregularrak dira, bakartiak edo infloreszentzietan elkartuak (lore-buru, unbela edo panikuletan)[4]; askotan, hosto errosetaren erdian sortzen diren garetan (hostorik gabeko lore-zurtoinak, braktea babesleekin) antolatuak. Kaliza iraunkorra da, oinaldean soldatutako 5 sepaloz osatua. Korola ezkila-formakoa izaten da, soldatutako 5 (batzuetan 4) petaloz osatua, gehienetan horizontalak diren gingilekin. 5(10) lorezilak petaloekin soldatuta daude. Fruitua kutxatila erakoa da [5].
Remove ads
Generoak
- Androsace L.
- Bryocarpum Hook. f. & Thomson
- Cortusa L.
- Dionysia Fenzl
- Dodecatheon L.
- Hottonia L.
- Kaufmannia Regel
- Omphalogramma (Franch.) Franch.
- Pomatosace Maxim.
- Primula L. – Primula vulgaris, Primula veris
- Samolus L.
- Soldanella L.
- Stimpsonia C.Wright ex A.Gray
Ondorengo generoak Primulazeoen baitan sartzen ohi ziren, baina, zenbait ikerlariren arabera (M. Källersjö et al., 2000[6]) Myrsinaceae familiaren barnean egon beharko lirateke:
- Anagallis L.
- Ardisiandra Hook. f.
- Asterolinon Hoffmans. & Link.
- Coris L.
- Cyclamen L.
- Glaux L.
- Lysimachia L.
- Pelletiera A. St.-Hil.
- Trientalis L.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
