Propeno

Hidrokarburo gaseoso eta kolorgea, petroliotik ateratzen dena eta polipropilenoa egiteko erabiltzen dena (CH3CH=CH2) From Wikipedia, the free encyclopedia

Propeno
Remove ads

Propenoa edo propileno gas-hidrokarburo asegabea da (formula kimikoa: CH2=CH-CH3). Hidrokarburo etileniko edo alkenoen sailkapenean bigarren tokia du (etilenoa da lehena); edo hirugarrena, metilenoa aintzat hartuz gero. Argitze-gasean, eta karbono ugari duten gai organikoen destilazio lehorreko gaietan agertzen da.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Hidrokarburo etileniko hau kolorerik gabeko gasa da, alkoholetan eta eterrean urtzen da, eta uretan ere bai zertxobait. Irakite-puntua -47,7 °C du. Petroliotik ateratzen da, cracking bidez, edota propanotik, deshidrogenazio bidez. Arriskutsua da, oso sukoia baita. Gainera, gas itogarria da. Propilenoa petrokimikako lehengai garrantzitsuenetakoa da; propilenoaren deribatuak dira isopropanola (azetona lortzeko erabiltzen da) eta propileno oxidoa (glizerina lortzeko erabiltzen da). Polipropilenoa lortzeko ere erabiltzen da; polimerizazio katalitiko bidez lortutako polipropilenoak dira, hain zuzen ere, detergente eta plastikoen industriaren oinarria. Akrilonitriloak, gasolina polimerikoak, azido akrilikoak eta zenbait erretxina binilikok ere propilenoa erabiltzen dute lehengai gisa. Propilenoaren konposatu ugari ezagutzen dira: propileno karbonatoa, propileno kloruroa, propilenoaren klorhidrina eta abar.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads