Propranolol
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Propanolola konposatu organikoa da, C16H21NO2 formula duena, aminen klasekoa, ariloxipropanolaminen multzokoa. Solido kolorgea da. Narritagarria da[1].
Propanolola beta blokeatzailea da eta horrexegatik botika gisa baliatzen da odol-presio altua eta bihotz-arazo batzuk tratatzeko, besteak beste[2]. Espainian ez da merkaturatzen eta Frantzian generiko gisa saltzen da[3]. Ahoz edo injektatuz hartzen da.
Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.
Propanolola konposatu kirala da eta bi esteroisomero ditu. R eta S.
Remove ads
Sintesia
Propanolola bi urratsetan sintetizatzen da. Lehenengoa 1-naftolaren eta epiklorhidrinaren kondentsazio-erreakzioa da. Emaitza den epoxidoa irekekitzea da bigarrena eta horretarako isopropilamina usatzen da. Emaitza bi estereoisomeroen nahaste errazemikoa da.
Erabilera
Propanolola esan bezala odol-tentsioa eta bihotzeko arazoak tratatzeko usatzen da. Atzen horien artean hauek daude: angina, takikardia eta miokardio infartu akutua. Aszitisa eta antsietatea tratatzeko ere baliatzen da[2].
Albo-ondorioak
Propanololaren albo-ondorio ohikoenak botagura, sabeleko mina eta idorreria dira[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
