Proventza

From Wikipedia, the free encyclopedia

Proventza
Remove ads

Proventza (Provença okzitanieraz) Okzitaniako eskualde edo probintzia historikoa da.

Thumb
Lurraldeko bandera.

Gaur egungo Proventza-Alpeak-Cote d'Azur eskualde frantziarraren zatia hartzen du, Var, Vaucluse eta Rodanoren Ahoak departamenduak osorik eta Proventza Garaiko Alpeak eta Itsas Alpeak departamenduen zati bana.

Historia

Proventza Erromatar Inperioaren lehenengo probintzia izan zen gaur egungo Italiatik kanpo sortutakoa. Hortik bere izena (Provincia Nostra > Provincia > Provença).

Hiri nagusiak

Marseilla, Niza eta Toulon hiri nagusien artean ditugu.

Kultura

Thumb
Frédéric Mistral.

XI. eta XII. mendeak bertako literaturaren urrezko garaia izan ziren, trobadoreak zebiltzanean (Folquet de Marseille euren artean). XIX. mendeko idazleen artean Frederic Mistral azpimarratzekoa da, okzitanieraz lan egin eta Literaturako Nobel Saria lortu zuena 1904an.

Bestela, hainbat margolari eta musikari inspiratu izan ditu eskualdeak historian zehar.

Azkenik, petanka izeneko jokoa eskualde honetan sortu zuten. Halaber, Bouillabaisse eta Ratatouille izeneko plater famatuek ere hemen dute jatorria, eta bertako ardoak bezala munduan zehar ezagunak dira.

Thumb
Vincent van Gogh margolariak Arlesen egindako margo ezaguna.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads