Provolone

italiar gazta From Wikipedia, the free encyclopedia

Provolone
Remove ads

Provolone behi-esnez eginiko gazta italiarra da, aldaera ugari dituena: zuria (naturala), ketua, gozoa, mina eta abar. Gainera, aldaera batzuk sor-marka dute, hala nola Provolone del Monaco eta Provolone Valpadana. Txikia denean, eta berez jatorrizkoa, provola esaten zaio. Mozzarella eta scamorza bezala, pasta filata motako gazta da.

Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Remove ads

Ezaugarriak

Batzuetan forma originalak hartzen ditu: udare, kono trunkatu, luku edo saltxitxa itxurakoak.

Behi-esne prentsatu gordinez egindako gazta da, eta batez beste 5 kg ditu. Ahuntz-gatzagia erabiltzean, zapore mina har dezake ontzean, ahoan ukitu min arin baina iraunkorrarekin. Provolone gozoa ere badago, eta txahal-gatzagia erabiltzen da horretarako. Ekainetik urrira bitartean jaten da, ondu ondoren. Zerrenda finetan ebakita jaten da Xerra batean, oliba-olio hari batekin, gatz pixka batekin, piperbeltzarekin eta usain-belar batzuekin.

Pizza egiteko ere erabiltzen da.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads