Scamorza
italiar gazta From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Scamorza behi-esnez eginiko gazta italiarra da, jatorriz hegoaldekoa (Campania, Basilicata, Abruzzo, Lazio, Molise, Apulia, Sizilia eta Calabria). Campaniako gaztagile batzuk bufalo-esnezkoa ere ekoizten dute[1]. Mozzarella gaztaren antza du eta hiru aldaera izan ditzake: zuria (naturala), ketua edo barrubetea[2].
Remove ads
Ezaugarriak
Behi- edo bufalo-esnez ekoitzia (azken hau Campanian batez ere), eta batzuetan baita ardi-esnearekin ere (Apulian), pasta filata motako gazta da, mozzarella bezala. Bere forma oboidea da, lokarri batez tenkatua (gaur egun plastikozkoa higiene arrazoiengatik) bi ataletan banatuz eta udare itxura hartuz.
Oinarria oso malgua da, eta ur berotan sortzen da. Gero, ur hotzetan hozten da, gatzunetan jartzen da eta gero lehortzen uzten da leku lehor batean (normalean soto batean). Aste batetik hilabetera arte ondu daiteke. Aldaera ketua edo zuria (naturala) daude, bigarren hau azal finagokoa. Ketzeko, gaztak egur- edo lasto-kearekin egiten dira, eta horrek kolore urrekara ematen dio, zapore bereizgarria baina sotila, eta, azkenik, hobeto kontserbatzea ahalbidetzen du.
Scamorza jateko ohiko modu tradizionala 1 cm lodi inguruko xerrak gresillan erretzea da.
- Scamorza zuria
- Scamorza ketuak
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
