Pugsley Addams

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pugsley Addams
Remove ads

Pugsley Addams The Addams Family serieko fikziozko pertsonaia bat da, Charles Addams karikaturagile estatubatuarrak sortutako fikziozko gaztea da. Gurasoak Gomez eta Morticia Addams dira.

Datu azkarrak Argitalpena, Sortzailea ...
Remove ads

Pertsonaia

Pugsley 12 urteko mutikoa da, gehiegizko pisua du, ile horia du eta normalean kamiseta marradunak eta praka motzak erabiltzen ditu. Telesailaren jatorrizko bertsioan seme zaharrena zen, baina gainerako bertsioetan bigarren semea da Wednesdayren ondoren. Mastoka gisa olagarro bat dauka, Aristoteles izenekoa. Jatorrizko seriean, Pugsleyk portaera inuzenteagoa eta inozoagoa erakusten du, eta bere familiaren izugarrikeriarako ume normala bezala jokatzera ere iristen da, maskota bat edukiz eta Boy Scoutekin bat eginez. Horregatik, terapia psikiatrikora eramaten dute, eta, horrela, familiako "ardi beltza" da bere normaltasunagatik. Telesaila amaitu eta hamar urtera filmatu zen Halloween with the Addams Family telebistarako filmean, mediku azti gisa trebatzera joan ondoren agertzen da bisitan.

Gainerako bertsioetan, Pugsleyren alderdi ilunago bat agertzen da, Wednesday ahizpari jokabide soziopatetan laguntzea gustatzen zaion haur sadiko bat izanik.[1]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads