Puzker
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Puzkerra edo uzkerra, soinugabea denean putza ere deitzen dena[1], ugaztun eta beste zenbait animaliaren digestioak sortutako gasak, sabel-haizea alegia, uzkitik kanporatzea da, usain eta soinu berezi batez.
Luis Bujanda doktoreak emandako datuen arabera haize-minek bizitza normala egitea eragozten dieten biztanleen %3ri.[2]
Remove ads
Osagaiak
Puzkerren osagai nagusiak gas usaingabeak dira:
- Nitrogenoa (sabeleratua, % 20 - % 90).
- Hidrogenoa (mikrobioek ekoitzia, % 0 - % 50).
- Karbono dioxidoa (sabeleratua edo mikrobio aerobioek ekoitzia, % 10 - % 30).
- Metanoa (mikrobio anaerobioek ekoitzia, % 0 - % 10).
- Oxigenoa (sabeleratua, % 0 - % 10).
Usain txarra beste osagai batzuek eragiten dute, proteinen hausturak eragina:
- Azido butirikoa (gurin zaharminduaren usaina).
- Sufre konposatuak.
- Hidrogeno sulfuroa (arrautza ustel usaina).
- Karbono disulfuroa.
Gorotzen partikula aerosolizatuak ere badituzte, baina kopuru txiki-txikian.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
