Quincy Jones
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Quincy Jones (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko martxoaren 14a – Los Angeles, 2024ko azaroaren 3a) estatubatuar musikagilea izan zen.
Bostongo kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta Lionel Hamptonen orkestrako tronpeta-jotzailea izan zen (1950-1953). Jonesen musikak oinarria jazzean badu ere, musika-mota ugari landu ditu, eta arrakasta handia izan du. Orkestrarako moldaketak egin izan ditu, bai eta Frank Sinatra, Dinah Washington eta Peggy Lee kantarientzat ere. Izen eta eragin handiko musika-ekoizlea ere bada, eta disko ugariren egilea. Aipagarriak dira: Body heat (1974), The dude (1980) eta Back on the block (1989). Hogeita bost Grammy sari jaso ditu. Era berean, filmetarako eta telebistarako musikak ere idatzi ditu.
Remove ads
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quincy Jones ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads