Réunion

Frantziako departamendua From Wikipedia, the free encyclopedia

Réunion
Remove ads

Réunion[1] (frantsesez: La Réunion, /la ʁeynjɔ̃/ ahoskatua; lehen Île Bourbon) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (974) da era berean. Europar Batasunaren Eskualde Ultraperiferiko bat da. 2 517 km²-ko uharte bat da Indiako ozeanoan kokatua, Madagaskar uhartetik 700 km ekialdera eta Maurizio uhartetik 200 km hego-mendebaldera, Maskareinak uhartediaren mendebaldean. Hiriburua Saint-Denis da. Beste hiri nagusiak dira Le Port, Saint-André, Saint-Benoît, Saint-Joseph, Saint-Leu, Saint-Louis, Saint-Paul, Sainte-Suzanne, Salazie eta Le Tampon. Estatu ez izan arren, departamenduak estatuentzako goi-mailako domeinu bat esleitua du: .re.

Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...
Remove ads

Historia

Portugaldarrak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren arte, inor ere ez zen bizi uhartean. Frantsesak 1634. urtean heldu ziren, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten kafe- eta gero azukre-kanabera soroetan lan egin zezaten. 1848. urtean esklabotza debekatu zenean, Indotxinatik, Indiatik eta Afrikako ekialdetik iritsi ziren langileak. Frantziako kolonia izan zen 1946. urtean itsasoz haraindiko departamendu bihurtu zuten arte, Frantziaren administraziopean betiere. Han finkatu zen 1973. urtean, bestalde, Frantziak Indiako ozeanoan zuen armadaren base nagusia.

Remove ads

Geografia

Uharte bolkanikoa da. Goi-lautada zabal batek hartzen du uhartearen erdialdea, eta han daude uharteko sumendi garaienak (Piton des Neiges, 3.068 m). Uhartearen hegoaldean eta ekialdean euri asko egiten du apiriletik urria arte (4.000-8.000 mm, batez beste) hego-ekialdetik jotzen duten haizeei esker. Mendebaldean eta iparraldean, berriz, 625 mm euri-ur biltzen da urtean batez beste. Klima tropikala da, beroa kostaldean eta idorragoa barnealdean. Landaretzari dagokionez, Réunion uhartearen hegoaldean eta ekialdean baso trinkoak dira nagusi, eta iparraldean eta mendebaldean sabana.

Remove ads

Udalerri nagusiak (barrutiak)

Thumb
Réuniongo mapa
  • Les Avirons
  • Bras-Panon
  • Cilaos
  • Entre-Deux
  • L'Étang-Salé
  • La Plaine-des-Palmistes
  • Petite-Île
  • La Possession
  • Le Port
  • Saint-André
  • Saint-Benoît
  • Saint-Denis
  • Saint-Joseph
  • Saint-Leu
  • Saint-Louis
  • Sainte-Marie
  • Saint-Paul
  • Saint-Philippe
  • Saint-Pierre
  • Sainte-Suzanne
  • Sainte-Rose
  • Salazie
  • Trois-Bassins
  • Le Tampon

Demografia

Biztanleak europarrak, afrikarrak, indiarrak eta txinatarrak ziren lehen, eta, gaur egun, arraza horien nahasketatik sortuak dira biztanleak. Kreolera da uhartean zehar hedatuen dagoen hizkuntza, baina hizkuntza ofiziala frantsesa da. Biztanle gehienak katolikoak dira, eta biztanleen % 40tik gora 15 urte baino gazteagoak dira.

Informazio gehiago Urtea, Biztanleria ...
Remove ads

Ekonomia

Laborantza (azukre-kanabera, tabakoa, tea, banilla, loreak) da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (garatu gabea) hiri nagusietan baizik ez da (azukre-findegiak, ron-destilategiak, tabakogintza). Inportatu behar izaten ditu, beraz, petrolioa, nekazaritzarako makineria, ibilgailuak eta, oro har, eskulanak.

Reuniondar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads